TOMBOY pelikula
Saio honetan pelikula bat ikusteko aukera izan dugu. Tomboy izeneko pelikula hain zuzen ere. Pelikula interesgarria eta adierazgarria iruditu zait. Zati honetan pelikularen zati bat aukeratzea eskatu digute. Hori egin baino lehenago pelikularen sarrera txiki bat egingo dut.
Pelikula honen protagonista nagusia Laura izeneko neskato bat da. Laura ez da neska "normal" bat. Bera ez da neska sentitzen eta mundu guztiari mutila dela esaten dio. Beste umeek mutiko bat bezala hartzen dute hile motza duelako. Bere etxean berriz, egoera hau ez dakite. Laurak beste umeekin ondo pasatzen du eta beldur da eskolako lehengo eguna iresten denean zer gertatuko den.
Orain pelikulan zehar gertatutako bi eszena aukeratuko ditut. Lehenengoa, gustatu egin zaidan eszena bat da eta bigarrena berriz arritu egin nauen eszena bat izango da.
Lehengo eszena:
Laura lehenengo aldiz beste umeekin jolasten hasten denean da. Niri zati hau gustatu egin zitzaidan, beste haurrak hasiera batean ez direlako oso jatorrak berarekin baina beste neskatoak inolako arazorik gabe tratatzen du. Ikusi dezakegun bezala arraza ezberdinetako aurrez dago osatua taldea.
Bigarren eszena:
Oso adierazgarria egin zaidan pelikularen zatia urrengo hau da:
Laura lakura gonbidatzen dutenean, besteen aurrean mutil bat eman dezan plastilina zati bat sartzen duenean bainu jantzian. Oso ausarta iruditzen zait bere aldetik eta baita ere pixka bat lotsagarria horrela ibili behar izana.
Comentarios
Publicar un comentario