Galderen hausnarketa
-Zein lekutik begiratuko zenieke zure ikasleak izango ziretenei, momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak (jaioterria, jatorri kulturala, soziala, ekonomikoa, sexua, generoa, posizionamendu politikoak, egoera sozio-familiarrak,etab...
Etorkizuneko irakasle moduan, nire ikasleen ideiak, proposamenak, ikasteko alternatibak... Ez dut ni gan finkatuko klasea. Ez dut agindupetikan eta autoritarismotik klasea aurrera eramango . Ni ez naiz izango zerbait egiteaz behartuko dien pertsona. Nire asmoa klase dinamiko eta dibertigarri bat aurrera eramatea da. Beraiek nigan konfiantza edukitzea eta nirekin hitz egiteko aukera eduki dezaketala ulertzea nahi dut.
Adin honetako haurrak ezin dira gelara aspertuta eta sufrituz joan. Hau gertatu ez dedin, nire lana ikasketa hauek xamurtzea izango da. Hainbat dinamika proposatuko ditut ikasturtean zehar. Gustoko ez badute, haiek izango dute aukera dinamika hori aldatzeko eta haiek uste duten dinamika aberasgarriago bat sortzeko. Sormenari lan egiten utzi behar diogu.

-Nola uste duzu maisu/maistra bezala egoera hauetaz gogoeta ez egiteak baldintzatuko lukeela zure begirada klaseko aniztasunarekiko?
Egoera hauetaz gogoeta ez badugu egiten, munduarekiko dugun ikuspegiak atzeratua geratu daiteke. Gure gizartea ez da egokiena, gaur egun dauden iskanbilak direla eta arrazismoa nahiko ohia da. Gure zeregin nagusia haur hauek ikusten duten amorru guzti hori ezabatzea da. Hori ez baldin badugu lortzen, atzean utzita genituen pentsamoldea eta jarrerak berriro itzuliko lirateke.
Beraz, irakaslearen papera oinarrizkoa da kasu hauetan. Urte horietan irakaslearen influentzia oso handia da. Umeek ehunka kontzeptu hartzen dituzte irakasleengandik eta errepikatzen dute behin eta berriz bai eskola barruan bai handik kanpo. Horrexegatik, irakaslearen influentzia potente hura aprobetxatu behar da. Aniztasuna sortzeko aukera ideala da. Guk irakasle moduan lortu behar dugu aniztasun hori haien bizitzetan sartzea.
Comentarios
Publicar un comentario