E- paperzorroa

Amaitzeko nire blogeko azkeneko sarrera hauxe egingo dut. Kurtsoa amaitu da, baina bertan ikasitako edukiak ugariak izan dira. Ez dut bloga isteko asmorik, edonork noiz bait bertatik informazioa edo ideiak hartu nahi baditu aukera izan dezan. Beraz orain behin dena amaitu dugunean, egindakoaren hausnarketa bat eramango dut aurrera. Pausoz pauso kurtsoan aurrera eramandako kontzeptuak aipatuko ditut.

Kurtsoan zehar klase bakoitzean landutako edukiak blog honetara igo ditugu eta nahiz eta hasieran ez oso ondo ulertu eta pixka bat galduak egon segituan herramienta egoki bat iruditu zaigu. Edukietaz gain, hauek eginez ikasitakoa eta bizitako emozioak azaldu ditugu. Zeinbait ariketa hasiera batean ulergaitzak ziren guretzat eta azalpenei esker hauek zituzten baliabideak ikasi eta barneratu ditugu.

Bueno buelta gehiago eman gabe, kurtsoan zehar egindako bidea hurrengo azalpenetan erakutsiko dizuet.

Kurtsoa hasterakoan eginiko lehenengo gauza Ivan Illichen lehenengo textua aztertzea izan zen. Horretarako lehenengo textua irakurri eta ondoren galdera batzuk erantzun genituen. Lehenik eta behin zein izan zen Ivan Illich aipagarria da. Pentsalari Austriar bat izan zen eta polemika ugari sortu zituen. Anarkista modura sailkatzen zuten. Eskola mistoen sortzailea izan zen. Bere lehenengo textuarekin zenbait ideia barneratu genituen, autonomoa edo heteronomoa. Baita ere beste kontzeptu batzuk deseskolarizazioa edo bizikidetasuna.

Behin Illichen zenbait kontzeptu landu ondoren, Tomboy pelikulari ekin genion. Pelikula honetan gehien bat pertsona bakoitzaren askatasuna eta nahi duena izateko askatasuna erreklamatzen dira. Kasu honetan neskato baten historia txiki bat kontatzen dute eta neskato hau hain gaztea denez oraindikan ez dira bere aspektu femeninoak garatu. Hasiera batean mutiko bezela hartzen dute eta bera oso pozik dago bere egoera berri horrekin. Ideia nagusiak landu ondoren hausnarketarako eta horri buruzko ariketa bat egiteko aukera eduki genuen.

Tomboy-ren pelikulak utzi zizkigun ideiak jaso ondoren Esther Ferrer artistarekin jarraitu genuen. Emakume honek aurrera eramaten ditu perfomanzak eta antzerkiak. Berak esandako esaldirik garrantzitsuena "Hacer lo más posible con lo menos posible". Inpultsoen beharra eta egokitasuna azpimarratzen du. Emakume interesgarria eta berak aurkezten zituen proiektuak jende askok ez zituen ulertzen. Askotan abstraktuak ziren baina asmo garbi batekin.

Esther ferrer artistaren ondoren Paul.b. Preciadorekin jarraituko dugu. Filoso eta aktibista dugu. Batez ere gorputzen normalizazioaren gain haritu ginen lanean. Haurrentzako zenbait kontzeptu zail eta beraien adinarentzako gehiegizkoak ikusi genituen gelan. Emakume hau lantzaren ideietako bat, sexualitatea modu normalago batean hartzea da. Hau da; 4-5-6. mailetan hematen diren sexualitate klaseetan zenbait kontzeptu berri sartzea. Homosexualitatea edo transexualitatea eta beste hainbat kontzeptu. Errespetua eta tolerantzia lantzeko modu bat da.

Illech-en lehenengo artikulua irakurri ondoren, denbora pixka bat pasa zenean eta beste proiektu batzuk egin genituenean bigarren artikuluari ekin genion. Bigarren artikulu honetan teknologia eta aurrerapen pausuak bezalako gaiak agertzen dira. Illich-ek garbi uzten du aurrerapena eta teknologia ez direla sinonimoak. "Intentsitate bat gainditzen duenean helburua apurtzen da". Kapitalismoa baita ere aipatzen da eta kapitalismorantz bidea eskolan hasten da. Txikitatik gauza berriak sortzen duten ilusio hori insertatzen digute. Kontraproduktibitatea eskolaren arazo nagusia da.

Beste gai bati ekinez, argazkiak egiteari ekin genion. Saio honetan unibertsitateko edo beste instituzio batzuen barnean dauden ikasleak duten gorputz jarrera atera genuen. Ideia nagusia teknologiak gelan eduki duen eragina islatzea zen. Jarrerak ez dira egokienak, lo, mugikorrarekin edo hitzegiten dira ohikoenak diren jarrerak.  Ikasteko era asko aldatu da, eta gelan ematen den atentzioa oso urria da. Argazkietan, ordenagailuak, elkarrizketak, atsedenaldiak ikusten dira. Ahalik eta modu onenean ateratako argazkiak dira. Unibertsitatean ateratako argazkiak besteak ezin izan ditut lortu.

Gorputzen jarrera alde batera utzita, gure iraskele ikuspegiaren analisi bat egin genuen. Bi galdera sinpleri erantzunez, hausnarketa bat lortu genuen. Galdera hauetan gure klaseetan aurkituko ditugun errealitateak islatzen dira. Galderen hausnarketa hauek pentsarazi egin ditate,  zein egoera aurkituko ditudan klase ez berdinetan. Ea oraindik, hain gazteak diren haurretan pentsaera hauek jarraitzen duten eta hauen transmisioa moztea posible ote den jakin nahiko nuke. Klase multikulturalak geroz eta ohikoagoak dira, beraz sortu daitezken arazoak larriagoak izan daitezke.

Gure irakasle ikuspegia alde batera utzita beste irudien gai batekin jarraitu behar dugu. Irudien biolentzia hain zuzen ere, hauen atzean agertzen den gezur guztia. Irudien biolentziak irudien atzean dauden gezurrei egiten die erreferentzia, gure hausnarketa irakasle bezela haurrei irudi hauek nola identifikatu irakatsi behar diegu. Irudi hauek baita ere batzuetan kolektibo baten aurka adierazten dira. Irudi eta markoan fijatu beharra dugu hauek benetazkoak diren analizatzeko. Irudi hauen azterkate oso garrantzitsua da, haurrek ikusitako gezur bat betirako barneratzen bai dute.

Gai hori guztiz alde batera utziz, berriz ere gorputzen gai batean sartuko gara. Oraingo honetan Judith Butler eta Sinaura Taylorren arteko elkarrizketa bat landu dugu. Judith Butler filosofo eta genero teorialari estatubatuarra da. Berak aurkeztutako lanak filosofia politikoa eta literatura teoria adibidez idatzi ditu. Kasu honetan Elkarrizketa pertsona ez gaitu bati egiten dio, elkarrizketaren noranzkoa Sanauraren pertzepzio eta ideologiatik eramaten du. Elkarrekin ibiltzea edo dissability bezalako kontzeptuen inguruko galderak egiten dizkio. Kontzeptu hauei definizio berriak ematen dizkio, bera aulki baten bitartez ibiltzen denez beste modu batera ikusten ditu gauzak. Gelan gaiaren inguruko hausnarketa egin genuen eta kontzeptu hauen difinizio berrien zergatia ulertu genuen.

Illiche-kin amaitzeko bere hirugarren textua irakurri genuen. Titulu bezala "La Convivencialidad". Harremanak , bizikidetasunak eta gizartea dira gehien aipatzen diren kontzeptuak. Illichek beste behin bere jarrera anarkista aldaratzen du, eta teknologiaren aurkako zenbait postura ikusi ditzakegu. Bizikidetasuna eta teknologia ez ditu batera ikusten. Illichen artikulu honekin, filosofo honen zatia amaitutzat ematen dugu.

Curriculumna egoera askotan agertzen den kontzeptua da. Gure unibertsitatean zehar atera ditugun argazkietan ikusi ditzakegu zenbait adibide. Curriculum honek noski bere atzean izkutuan beste ideia batzuk ditu. Hain zuzen ere irakasleak irakatsi nahi ez duena baina haurrek ikasten dutena. Gauza horietanoinarritzeko, gauzak nola dauden antolatuak, zerri ematen zaion garrantzia...

Hurrengo dinamika zertxobait dinamikoago izan zen. Aldi honetan gelakideek parte hartu genuen. Ez zen zerbait idatzizkoa edo astuna izan. Gelakideak taldeetan banatu ginen eta bakoitzak aurrera eraman genuen performanza. Bakoitzak gai bat edo autore batek eginiko lan baten kopia bat egin genuen. Nire kasuan esther ferrerrek eginiko lan bat egin nuen. Performanzaren gain gehiago jakiteko sartu link ean.

Nire blogarekin amaitzen joateko beste bi jarduera aipatuko ditut. Homeschooling eta zehaztapen mailak dira. Bi hauek beraien artean desberdinak dira. Zehaztapen mailak kurtso bakoitzean ezberdinak dira eta taula honetan horiek zehaztu egiten dira. Homeschooling beste alde batetik etxetik aurrera eramaten den edukazioa da. Kasu hauetan gehienetan gurasoek aurrari klaseak ematen dizkio. Ikusi daiteken bezala beraien artean ez dute zer ikusirik. Etxeko ikasketak aurrera eramaten dituzten haurrek sozializatzeko  arazo gehiago izaten dituzte.

Aste Santuko oporretan joan baino lehenago taldeka banatuta, poster bat aurkeztu genuen bakoitzak. Poster honetan pertsona baten irudia egin behar genuen. Guk aukeratu behar genuen ea mutila edo neska, jantzi biluzik, gorputz osoa edo gorputz erdia, baina egindako guztia arrazoitua. Gure kasuan salatu egin nahi dugun egoera eskoletan ematen dena da. Haurrak bizitzen duten egoera salatu nahi da, hauek ez dute inolako aukerarik beraien irudimena eta interesak lantzeko.

Aste Santuko oporretatik bueltan talde bakoitzak power point bat aurkeztu behar genuen. Gure kasuan Fernandez Fernandezek proposatutako eta eskola batzuetan aurrera eramaten zituen aktibitate batzuk. Lanaren proiektuak izeneko proiektu bat zen, eta ideia nagusia irakaslearen ikuspuntua aldatzea zen. Irakaslea ez iturri bakarra bezela ikustea zen helburua, pertsona guztien ahotsa entzutearen beharra. Irakaslearen zerin nagusia klasea koordinatzea izatea.

Moya eta Sacristan adituen inguruko elkarrizketa bat ere ikusi genuen eta bertan konpetentzien inguruan hitz egiten zuten. Porrot egin zuen metodo bat izan zen konpetetentzia bidezko metodoa. Sacristanen ustetan konpetentziak ez dira bakarrik eskolan eskuratzen bertatik kanpo ere posible da. Eskolatik kanpo zailtasun handiagoz lortu daiteke. Moyaren ustez konpetentziak pertsona batek dituen baliabide guztiak nola erabiltzen dituen, egoera jakin bati erantzun egokia emateko.

Amaitzeko eta blogari amaiera emateko gure lan modularra egiteko erabili genuen bisita hementxe utziko dizuet. Bertan aquariumean pasatako denboraren hausnarketa txiki bat egiten dut.

Besterik gabe, hauxe izan da nire urtea didaktika orokorrean. Kurtsoa hasi nuen jakin gabe zer esan nahi zuen didaktika orokorrak eta 4 hilabete pasa ondoren erreflexio guzti hauek egiteko gai izan naiz. Gai interesgarri eta konplexua iruditu zait, batzuetan ez nion zentzua hartzen, baina, lanketaren bidez gauzak ulertzen joan naiz. Ondo izan!

Comentarios

Entradas populares de este blog

esther ferrer

zehaztapen mailak

SARRERA